EFSAk berrikuspen bat egin berri du. Berrikuspen horretan aztertu egin dute elikagaien bidez transmiti daitezkeen birusen biologiari, epidemiologiari, diagnosiari eta osasun publikoan duen eraginari buruz bildutako informazio guztia.

EFSAren adituen panelaren arabera, ez dago garbi zenbat gaixotasun biral eragiten dituen EBn elikagaien kontsumoak. Halaber, adierazi behar da oraindik ez dagoela zehazterik zein diren elikagai jatorriko gaixotasun biralak eragiten dituzten iturriak (itsaskiak, produktu freskoak, elikagaien erabiltzaileak, elikagai enpresetako ingurumen-baldintzak, eta abar) EFSAk adierazi du, birus-kutsadura saihesteko, garrantzitsuagoa dela aurrezaintzako neurriak aplikatzea, elikagaietako birusak suntsitu edo jarduerarik gabe uztea baino.

Azkenik, Europako agentziak gomendatu du irizpide mikrobiologikoa ezarri behar dela kusku biko moluskuentzat. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izango irizpide hori baldin eta “prestatuta kontsumitu behar da” etiketa badaramate.

EFSAren txostena: Birus enterikoak