EFSAren iritzia: MON89788 Genetikoki Eraldaturiko Soja – EFSA – 2009
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Genetikoki Eraldaturiko Organismoen (GMO) Panelak zientzia iritzi bat argitaratu du. Aipatu iritzia genetikoki eraldatutako MON89788 sojaren gainekoa izan da; izan ere, erresistentea da glifosatoaren aurrean. Panelak ondorioztatu du soja hau genetikoki eraldatu gabea bezain segurua dela, abereen zein giza osasunean eta ingurumenean izan lezakeen eraginari dagokionez behintzat. Bestalde, alergenotasun mailari bagagozkio, Panelak ohartarazi du aldaera biak nahiko antzekoak direla.