EFSAren Lan Plana: Arriskuen Balioespenean Zientzia 13/03/05
EFSAk 2013an jorratu behar dituen lehentasunezko gaiak EFSAk 2013rako Jarduketa Programa osatu du, eta espero du Arriskuen Balioespen arloan 690 zientzia-txosten egitea.
Arriskuen Balioespen independenteen bidez, zientzia-aholkularitza eskaintzeko zereginean, besteak beste, honako gai hauek lehenetsi ditu:
- Disruptore endokrinoen giza osasunerako eta ingurumenerako Arriskua Balioestea.
- Animalien ongizatearen adierazleak erabiltzea.
- Akrilamidarekiko esposizioa eguneratzea.
- EETei buruzko iritziak.
- Erreferentziazko nutrizio-baloreak mikronutrienteentzat.
- Aplikazio berriak elikagai entzimentzat
- Aspartamoaren eta Bisfenol A konposatuaren Arriskuen Balioespena.
- Pestiziden eta erleen arriskua balioesteko gidak.
Gai horizontalei dagokienez, erakundeak honako hauek gauzatuko ditu: Ingurumen Arriskuak Balioesteko metodologia bateratuak garatzea, zalantzak karakterizatzea, eta kutsatzaile kimiko ugariekiko esposizioa balioestea. Halaber, EFSA modu proaktiboan inplikatuko da hurrengo Horizonte 2020 finantzazio-programaren Elikagaien Segurtasun arloko Ikerketa Agendan.
Komunikazioari dagokionez, EFSAk honako hauek balioetsi ditu 2013rako: komunikazio independentea sendotzea, elikakateko kideekin lankidetza estua izaten jarraitzea eta irisgarritasuna hobetzea eta zientzia-komunikazioa optimizatzea Elikagaien Segurtasun arloko alderdiei buruz. Horretarako, hainbat ekintza gauzatuko ditu, besteak beste, Arriskuen Balioespenaren inguruko Europako lexikoa garatzea.