Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) txostena argitaratu berri du. Txosten horrek 2009. urteari egiten dio erreferentzia eta landare-osasunerako produktuen hondakinei buruzkoa da. Bertan, EBko 27 estatu kideetan eta Islandian zein Norvegian gauzatu den zaintzaren emaitzak bildu ditu EFSAk. Guztira, 300 elikagairen 68.000 lagin hartu ziren, eta horietan 834 pestizida aztertu zituzten.

Jasotako laginen % 61,4tan ez zuten inolako plagizida-hondakinik atzeman. % 26k, berriz, ez zuten betetzen legediak ezartzen duen hondakinen gehienezko muga (LMR). Emaitzak askoz ere baxuagoak izan dira EFSAk argitaratutako azken txostenekoak baino. Hori hainbat arrazoirengatik izan liteke, besteak beste: bateratu egin delako 2008ko irailean indarrean jarri zen LMR, Europan pestiziden eredu berriak erabiltzen direlako, edo legedia modu eraginkorrean erabiltzen delako, eta horrek elikagaien segurtasunerako sistemak ezartzea dakar.

Datu horietan oinarrituta, EFSAk balioetsi egin du arriskua epe motzera eta luzera, eta honako ondorio hauek atera ditu:

  • Epe luzera: aztertu diren elikagaietan atzemandako hondakinekiko esposizioa ez da osasunerako kaltegarria Europako dietan.
  • Epe motzera: egoera okerrenean ere (atzemandako kopuru handiena duten elikagai ugari kontsumitzea), arriskua oso-oso txikia da Europako biztanleentzat.

Artikulu osoa