EFSAk informazio-liburuxka bat argitaratu du, eta bertan azaltzen du zein den bere zientzia-lana Europako Elikagaien Segurtasunaren esparruan. EFSAk balio handiko zientzia-aholkularitza eskaintzen du, arriskuen kudeaketako arduradun politikoei oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko. Horren guztiaren azken helburua da Europako kontsumitzaileak elikagai-arriskuetatik babestea.

Agintariaren jarduera nagusia arriskuen zientzia-balioespena da. Eremu hori zientzia aplikatuaren eremu espezializatua da, eta honetan datza: datuak eta zientzia-azterlanak aztertzea, elikagaien bidez transmititzen diren arriskuak balioesteko. Erakundeak, halaber, gomendio argiak, koherenteak eta egokiak ematen dizkie bazkide nagusiei, alderdi interesatuei eta jendeari oro har. Horrela, zientziaren eta kontsumitzailearen arteko zubia eraikitzen laguntzen du.

Europan elikakatea etengabe ari da bilakatzen, eta EFSAren zeregina ere aldatu da, elikakateko segurtasunarekin lotutako ahalik eta eremu gehien hartzeko, sorotik nekazaritza-ustiategira eta fabrikatik mahaira: elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak, kutsatzaileak, animalien osasuna eta ongizatea, landareen osasunaren babesa, elikagaien ekoizpen eta banaketa edo berrikuntza elikagaien sektorean, elikagaien kontsumoa eta abar.

EFSAren liburuxka korporatiboa