EFSAk ebaluazio kualitatiboa egin du, oilasko-kanalak bakterioekin kutsatzeak osasun publikoan eragiten duen arriskuari buruz, hiltegiko ikuskatze ofizialak direla eta.

Arrisku biologikoei dagokienez, ebaluazioa egiteko oilategi-hegaztien okelaren inguruan egindako ikuskatze-lanetan atzeman dute oilasko-okelarekin lotutako arrisku garrantzitsuenak Campylobacter spp. eta Salmonella spp. bakterioak direla.

Arrisku horiek ez direnez begiratze hutsarekin atzematen, EFSAk elikagaien segurtasuna kontrolatzeko sistema integratu eraginkorragoa ezartzea proposatzen du, honako hauek oinarri gisa hartuta: EIaren (Elikakatearen Informazioa) bidez transmititzen den informazioaren erabilera eraginkorragoa egitea eta (arrisku-ebaluazioan oinarritutako neurriak hartzea (kanal-mailako kutsadura-helburu zehatzak ezartzea barnean hartzen dutenak). Halaber, hala badagokio, arrisku jakin baten aurrean, ustiategi-mailan ere har daitezke neurri horiek, ustiategietako arriskua EIaren arabera kategorizatzea lortzeko, eta hiltegiak kanalaren kutsadura murrizteko duten ahalmenaren arabera sailkatzeko.

Arrisku kimikoei dagokienez, oilategi-hegaztien artean ager daitezkeen substantzia kimikoak lau kategoriatan sailkatu ziren, sor litekeen arduraren arabera. Sailkapena egiteko, aldez aurretik definitutako irizpideak ezarri ziren, eta interes handiena dioxinen eta bifenilo polikloratuen (besteak beste, kloranfenikola, nitrofuranoak eta nitromidazolak) ingurukoa izan da. Dena den, aukera gutxi dago substantzia kimikoek kontsumitzaileen osasunean berehalako ondorioak izateko.

Beste alde batetik, ebaluazioaren arabera, kanalak kontrolatzeko programak hobeto koordinatu behar dira, pentsuen kontrolak ere ezarrita. Horrez gain, aldizka eguneratu beharko lirateke, substantzia berriak gehitzeko.

EFSAren irizpena