Ekialde Ertaineko Arnas Sindromea (MERS-CoV dira ingeleseko siglak) animaliei eta gizakiei eragiten dien gaixotasuna da.

Gizakien artean 2012ko irailean antzeman zen estreinakoz, baina geroztik, gizakien agerraldi esporadikoak gertatu dira 9 herrialdetan: Frantzia, Alemania, Italia, Jordania, Qatar, Saudi Arabia, Tunisia, Arabiar Emirerri Batuak eta Erresuma Batua. Kasu guztiek nolabaiteko harremana izan dute, zuzenean edo zeharka izanda ere, Ekialde Ertainarekin.

Hala deitzen da, mikroskopio elektronikoan birusa agertzerakoan, koroa edo aureola berezi batek inguratzen duelako. Hainbat koronabirus espeziek animaliak zein gizakiak kutsa ditzakete.

Susmoa dago MERS-CoVak animalia-jatorria duela, baina ez dago horren ebidentziarik. Egun arte, birus hori ez da animalietan antzeman eta ez da egiaztatu gizakia kutsa daitekeenik animaliekin kontaktua izateagatik. Hala eta guztiz ere, baliteke MERS-CoVa hainbat animaliatan zeuden beste koronabirusen ondorioa izatea.

Osasun publikoko ikerketen emaitzek ustezko animalia-jatorria identifikatzen badute, herrialde kideek derrigor aitortu beharko diote OIEri animalien MERS-CoV kasu bat baieztatu dela, gaixotasun emergente gisa.

Argibide gehiago jasotzeko:
MERS-CoVari buruzko informazioa – OME
MERS-CoVari buruzko galderak eta erantzunak – OIE