Elikagaietan mikotoxinak egoteko arriskuari buruzko bilketa
Mundu osoko elikagai-laboreen % 25 mikotoxinekin kutsatuta daude, eta arrisku hori larriagotzen ari da batik bat klima-aldaketaren ondorioz, mikotoxinak ekoizten dituzten onddoei hazteko bide ematen baitie.
Artikulu honetan azaltzen da zer diren mikotoxinak, zer-nolako eragina duten elikakatean, zein diren mikotoxina nagusiak eta haien ondorio toxikoak, zein elikagairi erasaten dioten, eta mikotoxinak murrizteko eta kontrolatzeko zer neurri hartu diren.