ELIKAk parte hartzen du EFSAren lankidetza zientifikoko sarean, beste 33 erakunderekin batera. Otsailaren 5ean sare horren bilera bat egin zen AESANen egoitzan, hori baita EFSAk Espainian duen puntu nagusia. Hain zuzen, AESANen zeregina da EFSArekin lankidetzan aritzen diren erakundeen jarduerak koordinatzea.

Bilera horren bidez, EFSAren asmoa zen elikagaien segurtasuneko arriskuen ebaluazioaren arloko ikerketa-funtsak eta lehentasunak bateratzea, eta datozen urteetarako finantzaketa-aukeren eta lehentasunen berri ematea erakunde kolaboratzaileei.

36. artikuluko zerrenda berritzea

2019. urtean, berritu egin da EFSArekin lankidetzan aritzen diren EBko erakundeen zerrenda. Zehazki, Espainia da erakunde gehien dituen estatu kidea, eta horrek argi uzten du zer-nolako garrantzia duen Espainiako komunitate zientifikoak EBko arriskuen ebaluazioan.

EFSAren lehentasunak

EFSAren Partaidetza eta Lankidetza Unitateko buru Victoria Villamarrek aurkezpen bat egin zuen, eta, bertan, EFSArekin lankidetzan aritzen diren erakundeek 2019an elikagaien segurtasuneko arriskuen ebaluazioarekin lotuta egin dituzten jardueren berri eman zuen, baita 2020rako deialdien berri ere.

2019ko ekainean argitaratutako EBren Arriskuen Ebaluazioko Gardentasunaren eta Iraunkortasunaren Erregelamendua onartu zenean, EFSAk bere 4 lehentasunak zein ziren jakinarazi zuen:

  • Gardentasuna eta konfidentzialtasuna
  • Konpromisoa eta arriskuen jakinarazpena
  • Balio zientifikoa
  • Gobernantza

Bestetik, EFSAko Partaidetza eta Lankidetza Unitateko arduradunak jakinarazi zuen funtsak nabarmen areagotuko direla, eta, horrenbestez, aukera gehiago egongo direla. Funtsak arriskuen ebaluazioko lehentasunekin bateratze aldera, EFSAk  Arriskuak Ebaluatzeko Agendaren bigarren Biltzarra (RARA) antolatuko du 2020. urtearen amaieran, eta 281 erakunde kolaboratzaileak gonbidatuko ditu. Bertan zehaztuko dira EFSAk arriskuen ebaluazioaren arloan identifikatu dituen 8 ezagutza-gabezietako ikerketa beharrak:

 

EFSAren lankidetza zientifikoa