FAO eta OMEk dokumentu honetan elikakate osoan elikadura-alergenoen arriskuen ebaluazio egokia egiteko gomendioak eman dituzte.


2020tik, FAO eta OMEko aditu-taldeek elikadura-alergenoei lotutako arriskuak ebaluatu dituzte, eta honako gai hauek jorratzen dituzten 5 txosten zientifiko egin dituzte:

  1. Lehentasunezko alergenoen zerrenda berrikusi eta baliozkotzea.
  2. Elikagaietarako lehentasunezko alergenoen atalase-mailak berrikusi eta ezartzea.
  3. Elikagai horien etiketatzea berrikusi eta ezartzea.
  4. Lehentasunezko elikadura-alergenoetarako derrigorrezko adierazpenaren salbuespenak ezartzea.
  5. Beste elikadura-alergeno batzuetarako atalase-mailak berrikusi eta ezartzea (fruitu lehor jakin batzuk, soja, apioa, lupinua, ziapea, artobeltza eta oloa).

  • Elikadura-alergenoak arriskuen beste kategoria batean daude, ezaugarri bereziak dituenean. Hori dela eta, beharrezkoa da elikadura-alergenoak arrisku kimiko, mikrobiologiko eta fisikoetatik bereiztea arriskuen ebaluazioan eta kudeaketan.
  • Elikadura-alergenoen arriskuen ebaluazioaren helburua da etiketatzean, prozesuen kontrolean eta elikakate osoko komunikazioan erabakiak hartzen laguntzea.
  • Elikadura-alergenoetarako arriskuen ebaluazio-prozesua elikakate osoko operadore guztiei aplikatu eta zabaldu ahal zaie, lehen sektoreko ekoizleei barne.
  • Elikadura-alergenoen arriskuen ebaluazioak elikagai seguruen hornidura hobetzen du, ikerketaren eta arriskuak arintzeko jardunbideen aplikazioaren bidez.
  • Elikadura-alergenoen arriskuen ebaluazioa egitea beharrezkoa da alergenoak badaezpada etiketatzeko (ABE) erabakiak justifikatzeko.