Elikadura-iruzurra: 2018an Europan izandako iruzurrezko praktikei buruzko txostena
Europako Batzordeak argitaratuko txosten honetan laburbildu dira AACk (Administrazio Laguntza eta Kooperazioko Sistema) iaz kudeatutako elikadura-iruzurraren kasu guztiak.
2018an, 234 kooperazio-eskaera izapidetu ziren ustezko iruzurrezko praktiken susmoak argitzeko.
Grafiko honetan ikus daitezke eskaera gehien izan dituzten elikagaien 10 kategoriak:
Hauek izan ziren jakinarazitako ustezko iruzurrezko praktikak, elikagai motaren arabera:
Txostenean iaz gertatutako bi kasu praktiko ere azaltzen dira:
- EBren estandarrak betetzen ez zituen oliba-olio birjina estra merkaturatzea: Espainiatik etorritako kalitate txikiagoko produktu bat banatu zen Erresuma Batuko jatetxeetan eta txikizkako saltokietan. Erresuma Batuak Espainiari eginiko eskaera baten ondorioz, Espainiako agintari eskudunek elikadura-enpresa baten kontrako egintzak abian jarri zituzten, ustezko iruzurragatik.
- Merkataritza-balio txikiagoko espezieak eta ontziratzeko erabiltzen diren aleak “atun fresko” gisa merkaturatzea: kasu honetan, ontziratzeko erabili ohi den atunari legez kontrako tratamendua eman zitzaion, substantzia kimikoak erabiliz, kolorea aldatzeko eta freskotasun-itxura emateko. Guztira 51 tona atun baino gehiago konfiskatu ziren.