Europako Batzordeak argitaratu duen txosten honetan, aurreko urteko elikadura-iruzurraren susmo-kasuak laburtzen dira. Kasu horiek EBko Elikadura Iruzurraren Sareak kudeatu ditu, AACren bidez (Administrazio Laguntza eta Kooperazioko Sistema). Sistema boluntario hori estatu kideen artean arau-hausteei eta iruzur-susmoei buruzko informazioa trukatzeko sortu zen, baita estatu kideei laguntza eskatzeko ere, susmo horretan inplikatuta daudenean.

2020. urtean zehar, 349 kooperazio-eskaera izapidetu ziren ustezko iruzurrezko jardunbideen susmoak argitzeko. Eskaera-kopurua % 20 igo da 2019. urtearekin alderatuta.

Elikagaien kategorien arabera

Jakinarazitako kasu gehien dituen kategoria “Gantzak eta olioak” izan zen (51), non kasu gehienak oliba-olioaren ingurukoak ziren (2019an gauza bera gertatu zen).

Ondoren, “Arraina eta deribatuak” kategoria zetorren (34 jakinarazpen). Jakinarazpen gehienak lotuta daude kontserba-industriara bideratutako atun izoztuaren erabilerarekin, eta nitrato eta nitritoen bidezko, eta, are, nitritoetan aberatsak diren landare-aterakinen bidezko atunaren tratamenduarekin. Jardunbide ilegal horien helburua da arrain izoztuaren kolore arrexka aldatu eta arrain freskoak duenaren antzeko kolore gorrixka ematea.

“Arraina eta deribatuak” kategorian arau-hauste gehien izan dituen bigarren jardunbidea arrain izoztuko xerrei urari eusteko agenteak gehitzea izan zen (fosfatoak, adibidez); horren helburua da salgaiaren pisua handitzea.

"Top 8" jakinarazpen gehien dituzten kategoriak:

Elikaga iruzurra

Arau-hauste motaren arabera

Elikagai iruzurra

Aurreko urteetan bezala, iruzurren kopuru handienak “Okerreko etiketatzea” motarekin du zerikusia. Hori gertatzen da etiketako informazioak kontsumitzaileak nahasarazten dituenean (adibidea: oliba-olioa  kategoria handiagoko gisa –birjina estra– aurkeztea). Bigarren mota “Dokumentala” izan zen (% 25), zeinak dokumentuak faltsutzea eta trazabilitatea bezalako gaiak barne hartzen dituen.

Hirugarrena, aldiz, “Osagaiak ordezkatzea/diluitzea/gehitzea/kentzea” izan zen (iruzurrezko jardunbideen % 21). Horrek barne hartzen du, besteak beste, ardoa urarekin diluitzea.  Laugarrena “Onetsi gabeko tratamendua eta/edo prozesua” izan zen (iruzurren % 13). Horrek barne hartzen du, adibidez, atuna nitritoekin tratatzea. Eta, azkenik, “Jabetza intelektualaren arau-haustea” dugu (iruzurren % 4); hor sartzen dira, besteak beste, faltsutzeak.