FAOk, Elikagaien Kalitaterako eta Kaltegabetasunerako Txileko Agentziarekin (ACHIPIA) lankidetzan, agiri bat prestatu du. Bertan, giza osasunerako arriskuak, elikagaiekin lotutakoak, jakinarazteko gidalerroak ematen dira.

Gida hori Elikagaien Segurtasunaren arloko agintaritza eskudunentzat, elikagaien industriarentzat, ikertzaileentzat, kontsumitzaileen erakundeentzat eta komunikabideentzat da. Xede du arriskuak jakinarazteko jardunbide egokiak gomendatzea, herritarrei jakinarazpenak egin behar zaizkienean aintzat hartzeko.

Gidak aztertu egiten ditu elikagaien segurtasunaren arloko jakinarazpenak egitean egoten diren oztopo nagusiak, eta gidalerroak ematen ditu arriskuak jakinarazteko jarduerak planifikatzeko: jakinarazpena prestatzeaz ardurazten den taldea; nola, noiz, noren eskutik eta zein baliabideren bidez igorri behar den.

Honako hauek dira azken gomendioak:

  • Gomendagarria da harremanetarako pertsonen zerrenda zehatza eta eguneratua izatea, ahalik eta osoena.
  • Honako hauek edukidaitezke: prentsa-ohar estandarizatuak, ezbeharrak jakinarazteko txantiloiak, produktuak merkatutik kentzeari buruzko albisteak, galdera-erantzun prestatuak eta gai ohikoenei buruzko informazio-oharrak.
  • Arriskuen jakinarazpenak bi norabidekoa izan behar du: herritarrei informazioa emateaz gain, garrantzitsua da baliabideak ezartzea, herritarrek informazioa eskura dezaten (erakundeen telefonoak, e-mailak, webguneak, etab.)

Gida. FAO-ACHIPIA