Txosten honetan irradiazio-instalazioetan eginiko kontrolen emaitzak eta erradiazio ionizatzaileen bidez eginiko tratamendua hautemateko erabilitako metodoak erakusten dira, bai eta teknika horren bidez tratatutako elikagaiak merkaturatzeko fasean eginiko kontrolenak ere.

2013an, ikusi zen baimendutako 25 irradiazio-instalazio zeudela martxan hamahiru estatu kidetan, eta irradiazio-instalazio berri bat baimendu zen Espainian.

Guztira, 6.876 tona elikagai tratatu ziren erradiazio ionizatzaileen bitartez; 2012. urtean baino % 14 gutxiago. Elikagai horien % 84 3 herrialdetan tratatu ziren:Belgikan (% 49,4), Herbehereetan (% 24,4) eta Espainian (% 12,7).

Gehien irradiatutako produktuak igel-hankak (% 46,4) eta espezia eta usain-belar lehorrak (% 24,4) izan ziren.

Espainian elikagaien 141 lagin aztertu ziren: horietatik 140 aldekoak izan ziren, eta emaitza bakarra izan zen “eztabaidagarria”.

Europako Batzordeak parlamentuarentzat eta kontseiluarentzat eginiko txostena, erradiazio ionizatzaileen bidez tratatutako elikagaiei eta elikagaien osagaiei buruzkoa (2013) – EB – 2015