Elikagai-kontsumoaren Europako datu-base globala
EFSAk Europako elikagai-kontsumoaren datu-base globala argitaratu du, eta, 2011. urtetik lehen aldiz, datu-base horretan bildu ditu “EU menu” proiektuan jasotako datuak eta estatu kideetako elikagai-kontsumoaren duela gutxiko datuak, biztanleria-taldeen eta elikagai-kategorien arabera sailkatuta.
EBko menuaren proiektuaren helburua zen estatu kideetan bildutako datuen kalitatea handitzea eta datuok bateratzea, adin-talde guztiak kontuan hartuz (hiru hilabetetik 74 urtera arte), datuen konparazioa eta analisia errazago egiteko.
Datu-baseetan bildutako elikagai-kontsumoaren datu guztiak (2.500 erreferentziatik gora) FoodEx2 sistemari jarraituz sailkatzen dira orain. Sistema horrek zehatz-mehatz kategorizatzen ditu EBn kontsumitzen diren janari eta edariak.
Datu-base bateratu hori behar-beharrezkoa da EBn kontsumitzen diren elikagaiekin lotutako arriskuak ebaluatzeko; izan ere, datuak izanez gero, errazago kalkulatuko da kontsumitzaileek elikakatean egon daitezkeen arrisku biologiko eta kimikoekiko duten esposizio akutua eta kronikoa. Era berean, datu-base hori funtsezkoa da EBko biztanleen nutriente-ingestaren ebaluazioa egiteko.
EBko elikagai-kontsumoari buruzko datu horiek, elikagai-taldeen eta herrialdeen arabera sailkatuak, EFSAren biltegian daude gordeta, eta honako lotura honetan kontsulta daitezke.