Elikagaiek transmititutako birusen arriskuaren ebaluazioa
Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko (JEMRA) Adituen FAO/OME Batzordeak Elikagaien birusen arriskuaren ebaluazioaren lehenengo zatia argitaratu zuen 2023. urtean, aurrerapen zientifiko berrienetan eta elikagaien bidez transmititutako birusei lotutako datuetan oinarrituta.
Helburuak
Txosten hau honako xede hauekin egin da:
- Eskura dauden bibliografia eta zaintzako datu-baseak berrikustea, eliagaien bidez transmititutako birusak sailkatzeko, beren maiztasunaren eta larritasunaren arabera.
- Osasun publikorako kezkagarrienak diren elikagai-produktu egokiak sailkatzea.
- Agerraldiak ikertu eta elikagaiak aztertzeko egindako birusak aztertzeko metodoak eztabaidatzea, horiek zaintzeko eta jarraipena egiteko.
- Kutsadura birikoaren egungo adierazleak eta adierazle posibleak berrikustea.
Ondorioak
- Norobirusa elikagaien bidez transmititutako gaixotasun birikoen eragile nagusia da, eta, ondoren, A hepatitisaren (AHB) eta E heptatitisaren (EHB) birusak.
- Larritasun klinikoari dagokionez, AHB eta EHB berdin sailkatzen dira, nahiz eta norobirusaren gainetik dauden.
- Maiztasuna eta larritasuna aintzat hartzea, birusen sailkapena honako hiru talde hauetan banatu zen:
- Norobirusa.
- A hepatitisaren birusa eta E hepatitisaren birusa, garrantziaren arabera.
- Rotabirusa, sapobirusa, enterobirusa, astrobirusa eta adenobirus enterikoak (garrantziaren arabera).
- Honako hauek izan ziren osasun publikorako eragin handien izan zuten birus-elikagai binomioak:
Norobirusa | AHB | EHB |
Prestatutako eta kontsumitzeko prest dauden elikagaiak | Itsaskiak | Txerrikia |
Baia izoztuak | Baia izoztuak | Basa-ehiza |
Itsaskiak | Prestatutako eta kontsumitzeko prest dauden elikagaiak |
Zalantzak eta ikerketa-premiak
Txostenak datuen behar eta zalantza hauek identifikatu ditu arriskua zehaztu ahal izateko:
- Hain ezagunak ez diren beste birus batzuek kutsatutako elikagaiei buruzko datuen falta (astrobirusa, sapobirusa, enterobirusa, adenobirus enterikoa eta rotabirusa).
- Elikagaiek transmititutako kasuen jakinarazpen gutxi, infekzio asintomatikoak baitira.
- Erronka handia da mundu-mailan birus-elikagai binomioak sailkatzea, honako hauei lotutako alde handiak baitaude: pertsonen arteko birusen zirkulazioari, kontsumo-ereduetan eta elikagaiak prestatzeko eran dauden eskualdearen araberako aldakuntzei, eta kontsumitzaileen egoera immunitario eta nutrizionalari.
- Elikagaietan birusaren infekzioa detektatzen denean, infekzio-gaitasuna ebaluatzen duten metodo eskasak birusaren detekzioaren eta giza-osasunerako arriskuaren arteko loturazehaztu ahal izateko.
- Kutsakorrak diren eta ez diren birusak bereziteko detekzio-metodoak hartzeko beharra, elikagaietan eta ingurunean anplifikazio molekularra eginez.