Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak ezagutzeko, infografia honetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Elikagaiekiko alergia eta intolerantziak elikagaien segurtasunerako arazo larria dira; izan ere, azken hamarkadan bikoiztu egin da gizakion osasunari eragiten dioten diagnostikoen kopurua.

Infografia horretan, modu grafiko eta errazean irudikatu dugu zer diren elikagaiekiko alergia eta intolerantziak, zein elikagaik eta osagaik eragiten dituzten, eta zein diren horiek erostean, erabiltzean, kuzinatzean eta kontsumitzean jarraitu beharreko jardunbide egokiak, alergia edo intolerantzia eragiten duten elikagaiak/osagaiak dietatik kentzeko; beraz, alergia edo intolerantzia jakin bat sortzea ekiditeko.

Elikagaiekiko alergiei eta intolerantziei buruzko infografia