Batzordeak elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan Bisfenol A (BPA) erabiltzea debekatu du gaur, osasunerako kaltegarria izan daitekeelako.


Debekuak esan nahi du ezingo dela BPA erabili elikagai edo edariekin kontaktuan dauden produktuetan, hala nola metalezko laten estalduran, plastikozko botila berrerabilgarrietan, ura banatzeko hozkailuetan eta sukaldeko beste tresna batzuetan.

EFSAk konposatu horri buruz emandako azken irizpenaren ondoren (sistema immunologikoarentzat kaltegarriak izan daitezkeen ondorioak zeudela egiaztatu zuen irizpenak ) eta kontsulta publiko baten ondoren, Europako Batzordeak erabaki du elikagaiekin kontaktuan dagoen edozein materialetan BPA debekatzea.

BPAri buruz gehiago jakin nahi?

ELIKAREN ARRISKUEN FITXAK atalean kontsulta dezakezu. Bertan, konposatu arriskutsu horri eta beste batzuei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

2011ko ekainaz geroztik debekatuta zegoen BPA erabiltzea plastikozko biberoiak egiteko (321/2011 (EB) Erregelamendua).

Aurrerantzean, BPA kentzeko 18 hilabeteko aldi mailakatu bat sartuko da indarrean, industriari egokitzeko denbora emateko eta elikakatean etenaldiak saihesteko. Aldi horrek, beste aukerarik ez dagoenean, salbuespen oso mugatuak izango ditu.