Elikagaiekin lotutako ezbeharrak kudeatzeko eta jakinarazteko jarraibideak – HoA 2015
Elikagaien Segurtasun Agentzietako arduradunez osatutako Europako Taldeak (HoA) zenbait jarraibide argitaratu ditu Estatu kideentzat, elikadura-krisiak kudeatzeko eta jakinarazteko protokoloak diseinatzean baliagarri izan daitezen.
HoA taldea hainbat urtez aritu da protokoloak bateratzen, elikagaiekin eta pentsuekin lotutako ezbeharrei erantzunak ematen laguntzeko. Lehen aldiz argitaratu zenean, 17 Estatuk partekatu zituzten elikadura-krisiak kudeatzeko eta jakinarazteko zituzten protokoloak, esperientziak eta ezagutzak, eta protokoloak gehiago bateratzeko gomendioa egin zuten, terminologia eta definizio bateratuen bidez. Txosten horretan, halaber, protokoloak aldatzeko gomendioa egin zen, erakundeen eta komunikabideen arteko komunikazioa hobetze aldera.
Oraingo honetan, 19 Estatu kidek hartu dute parte argitaratu berri den lanean. Definizio eta terminologia bateratuak proposatu dituzte, bai eta elikagaiekin eta pentsuekin lotutako ezbeharren sailkapen bat eta sailkapen horren arabera komunikabideekin komunikazio-estrategia bat gauzatzeko jarraibideak ere.
Lan honekin jarraitzeko, HoA taldeak Estatu kideen protokoloak ildo orokor hauetara egokitzen jarraituko du, eta krisi-egoerak simulatzeko jarduera praktikoak antolatuko ditu.
Guidelines for Management and Communication during Food and Feed Safety Incidents (2015)