Osasun Publikoak Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzak egindako Zaintza Epidemiologikoari buruzko 2013ko Txostenak Informazio Mikrobiologikoaren Sistemak (SIM) igorritako datuak biltzen ditu.

Honako hauek dira txosteneko ondorio nagusiak:

GORA EGIN DUTE

Campylobacter

743 isolamendu eragin ditu, eta SIMri jakinarazitako mikroorganismo ohikoena (2013an infekzio gastrointestinalen eragilea) izan da.

743 kasu horien ondorioz, % 22 igoarazi dute isolamendu-kopurua, 2012. urtearekin alderatuz gero (605 isolamendu).

Listeria

20 listeria-isolamendu jakinarazi ziren (1,73 kasu 100.000 biztanleko). Tasa horrek gora egiten du, 3,9 kasutara 100.000 biztanleko, 65 urtetik gorakoen artean. 2004. urteaz geroztik joera goranzkoa izan da.

Horren arrazoia, ziurrenik, biztanleriaren zahartzea eta listeriosia garatzen laguntzen duten beste gaixotasun batzuen kopuruak gora egitea da (minbizia, hepatopatiak eta immunodepresioa eragiten duten beste gaixotasun kroniko batzuk).

Bizkaian 2013an atzeman ziren 20 kasuen artean, 8 foie-gras batek eragin zituen. Garai batean, osasun-alerta baten iturria izan zen.

BEHERA EGIN DUTE

Rotabirusa

204 errotabirus-atzemate jakinarazi ziren, 2012an baino 51 gutxiago. Ohikoa denez, urteko hilabeterik hotzenetan gertatu ziren kasuen % 89 (66 kasu martxoan).

Jakinarazitako kasuen % 90 3 urtetik beherakoen artean gertatu ziren. Epe berean, 46 ospitaleratze izan ziren rotabirusak eragindako infekzioa zela eta, eta horiek artetik %87, 24 hilabetetik beherako umeak izan ziren.

Salmonella

2013an eutsi egin zitzaion 2003an hasitako beheranzko joerari. Guztira 208 isolamendu gertatu ziren. %40 10 urtetik beherakoak ziren, % 37k 20 eta 60 urte artean zituzten, eta gainerakoak 60 urtetik gora.

Epe berean, 44 ospitaleratze izan ziren salmonellosia zela eta (%11 14 urtetik beherakoak, % 52 14-64 urte bitarteko helduak eta % 36 64 urtetik gorakoak).

Yersinia

22 kasu jakinarazi ziren. Horietatik % 53 10 urtetik beherakoan artean atzeman ziren.

2013ko kasu-kopurua azken 10 urteotako txikiena izan zen.

Elikagai Jatorriko Toxi-infekzioak (TIAak)

Elikagai-jatorriko 12 agerraldi aztertu ziren. Guztira 202 pertsona kaltetu egon ziren.

Horietatik 124 hainbat erakundetan dauden pertsonak izan ziren (adinekoen egoitza bi eta espetxe bat). Beste agerraldi batzuk 7 establezimendu publikotan eta 2 etxebizitza partikularretan atzeman ziren.

Agente eragilea 9 kasutan zehaztu ahal zian zen, eta horietako hirutan baita elikagaia ere.

Lau agerralditan Salmonella bakterioa isolatu zen, eta guztietan susmatu zen arrautza izan zela eragilea.

Beste agerraldi batean, Staphylococcus bakterioak eragindako toxina isolatu zen, gaixoetan zein gaixoek kontsumitutako artisau-gaztan.

Agerraldietako bi adinekoen egoitzetan gertatu ziren. Horietako batean norobirusa isolatu zen eta bestean rotabirusa.

Espetxeko agerraldiak presoen % 22 eragin zituen, eta Norwalk birusaren ondorio izan zen.

Zaintza Epidemiologikoari buruzko Bizkaiko 2013ko Txostena – Osakidetza