OMEk argitaratutako txosten baten arabera, munduko hamar pertsonatatik bat gaixotu egiten da urtean, kutsatutako elikagaiak kontsumitzeagatik. Horrek honako hau adierazi nahi du: urtean 600 milioi pertsona gaixotzen dira, elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak (ETGk) direla eta. Gaixotzen diren 600 milioi horietatik 420.000 hil egiten dira.

Txostenaren ondorioetako bat da heriotza horien ia herena (% 30) 5 urtetik beherako umeen artean gertatzen dela. Txosten horrek ebaluatzen du lehenengo aldiz ETGk eragiten dituzten 31 patogenoren (bakterioak, birusak, parasitoak, toxinak eta produktu kimikoak) eragin orokorra.

Beherako-gaixotasunak dira kasuen erdien erantzuleak. Honako hauek kontsumitzearen ondorioz gertatzen da: haragi eta arrautza gordinak edo gaizki prestatuak; gaizki garbitutako barazki eta frutak; eta norobirusek, Campylobacterek, Salmonella ez tifoideak eta Escherichia coli bakterio patogenoek kutsatutako esnekiak.

Gaixotasunen banaketa herrialde eta diru-sarreren arabera

  • Salmonella ez tifoidea osasun publikoaren arazo bat da munduko eskualde guztietan, eta berdin eragiten die hala diru-sarrera altuko herrialdeei nola diru-sarrera baxukoei.
  • Beste gaixotasun batzuk (besteak beste, sukar tifoidea, elikagaiek transmititutako kolera eta E. coli patogenoak eragindako gaixotasunak) askoz ere ohikoagoak dira diru-sarrera baxuko herrialdeetan.
  • Nolanahi ere, Campylobacter bakterioak eragin handiagoa du diru-sarrera altuko herrialdeetan.
  • Munduan, Afrikak eta hego-ekialdeko Asiak dute kasukopuru handiena biztanleko, eta ETGek eragindako hilkortasun-tasa handiena.

OMEren txostenak dio 5 urtetik beherako umeen artean gertatzen dela elikagaiek transmititzen dituzten gaixotasunen ondoriozko heriotzen herena – OME, 2015