EFSAk informazio-orri bat sortu du elikagaien bidez transmititzen diren zoonosiei buruz. Bertan, gainera, zoonosiei aurre nola egiten dien azaltzen du, eta, bereziki nabarmendu egiten du Salmonellaren eta antibiotikoekiko erresistentzien kontrola.

Elikagaien zoonosiak infekzio edo gaixotasunak dira, zuzenean transmititu ahal direnak animalia gaixoen bidez. Halaber, zeharka ere transmititu ahal dira, mikroorganismo patogenoek (bakterioak, toxinak, birusak eta parasitoak) kutsatutako elikagaiak kontsumitzean.

Elikadurako toxiinfekzio gehien eragiten dituzten patogeno arruntenak Campylobacter, Salmonella eta birusak (A hepatitisa eta norobirusa) dira, animalia osasuntsuen hesteetan egon ohi direnak. Alabaina, kutsatzeko arriskua elikagaien ekoizpen-kate osoan dago; beraz, oso garrantzitsua da etapa guztietan kontrola eta prebentzio-lanak egitea. Haragi gordina eta bestelako lehengaiak modu egokian manipulatzea (higiene- eta kuzinatze-jarduera egokiak barne) lagungarri izan daiteke patogeno horiek elikagaietan sortzen duten arriskua saihestu edo murrizteko.

EFSAk zoonosiei aurre egiteko, besteak beste, honako lan hauek gauzatzen ditu: Europako elikadura-zoonosien prebalentzia urtero zaintzea, prebalentzia hori ahalbidetzen duten arrisku-faktoreak aztertzea eta Arriskua Ebaluatzea eta Kudeatzea. Horien guztien helburua da zoonosi horien arriskuak saihesteko eta kontrolatzeko neurriak hartzea.

EFSAren informazio-orria, elikadura-zoonosiei buruzkoa