Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Herbehereetako Institutuak (RIVM) elikagai-kontsumoaren bidezko Bisfenol A-ren (BPA) ingesta ebaluatu du, 2016an eginiko azterketa baten jarraipen gisa.

Orain, Elikagai Segurtasuneko Europako Agintaritza (EFSA) 2015ean ezarritako eguneroko behin-behineko ingesta onargarria (t-TDI) ebaluatzen ari da berriro (4 µg/gorputz-pisuaren kg/egun), eta espero da ebaluazio berri hori 2018an argitaratzea, toxikotasunari buruzko zientzia-ebidentzia aztertu ondoren.

BPA elikagaietan

BPA substantzia kimikoa, hain zuzen, elikagaiak ontziratzeko materialetan erabiltzen den plastiko gardena (polikarbonatoa) ekoizteko erabiltzen da. Horrez gain, elikagai potoratuen eta edarien kalitatea babesteko estalduretan ere erabili ohi da (hau da, potoaren barneko geruza zurian). Horrenbestez, BPA jakietan sar daiteke ontzi mota horren migrazioaren bidez.

Ondorioak

  • Esposizioaren kalkuluek adierazten dute elikagaien bidezko BPAren ingestak ez duela ia eraginik osasunean.
  • Elikagaien bidezko BPAren ingesta osoa oso baxua da. Egoerarik okerrenean ere (kalkulatu zen biztanleen % 50ek janari eta edari ontziratuak kontsumitzen zituztela), esposizioa t-TDI baino 30 aldiz txikiagoa da.
  • Ez dago esposizioan eragin handirik duen jakirik; izan ere, elikagai-iturri guztiek egiten dute ekarpen “txiki” bat.
  • Oro har, BPArekiko esposizioaren zati handiena ontziratu gabeko elikagaien kontsumoaren ondorioz izan zen, eta horiek elikagai ontziratuek baino BPA gutxiago dute. Ontziratu gabeko elikagaietan BPA egotearen arrazoia izan daiteke elikagaiekin kontaktuan dauden beste material batzuetan dagoela BPA, hala nola epoxi erretxinetan eta polikarbonatozko plastikoetan. Material horiek pitxerrak eta plastikoak fabrikatzeko erabiltzen dira. Horrez gain, kontuan hartu zen elikagaiak prozesatzean ere gerta zitekeela kutsadura.
  • ANSESek eginiko ebaluazioarekin konparatuz (BPArekin kutsatutako animalia-jatorriko elikagaiak ditu aztergai, 2017), emaitzak magnitude-ordena berean daude.
  • Elikagaiekin kontaktuan dauden materialen (entzimak, aromatizatzaileak eta laguntzaileak) ebaluazioan (2015), EFSA Panelak eginikoan, EFSAk kalkulatutako esposizioa t-TDI baino 5 aldiz txikiagoa izan zen. RIVM-k ezartzen du azterlan honetan kontuan hartutako egoerak EFSArenak baino kontserbadoreagoak direla; izan ere, horietan kalkulatu zen gehiago kontsumitzen zirela BPAk kutsatutako produktuak.
  • Hiru azterlanetan, esposizio handiena duen biztanle-taldea jaioberri eta haur txikiena da, elikagai gehiago kontsumitzen dituztelako haien gorputzaren pisua kontuan hartua, baina ez BPA eduki handiagoa duten elikagai gehiago kontsumitzen dituztelako.