Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak duela gutxi argitaratu ditu Espainiako etxeetan Kontsumo Panelaren azkeneko datuak. Horien arabera, 2011ko urritik 2012ko irailera bitartean gora egin du elikagaien kontsumoak eta gastuak.

Etxeetarako Elikagaien Kontsumo Panelaren xedea da elikagaien eskaera erreala zehaztea. 12.000 etxebizitza aztertu dira. Horiei eskaner bat eta produktuen katalogoa ematen zaizkie, eta eurek egunero apuntatu behar dute zer erosten duten. Horrela, informazio guztia automatikoki geratzen da erregistratuta.

Elikagaien kontsumoa iazkoa baino % 1 handiagoa izan da, eta elikagaika banatuta, honako produktu hauen kontsumoak egin du gora: haragi freskoa (+% 1,4) batez ere oilasko-haragia (+% 2,4) eta txerrikia (+% 0,4); esnekiak (+% 3,0); oliba-olioa (+% 1,2); barazki freskoak (+% 1,2), fruta freskoak (+% 2,5) eta ogia (+% 0,8). Behera egin du, ordea, lekaleen (-% 1,1) eta esne osoaren zein erdigaingabetuaren (-% 6,6 eta % 0,5, hurrenez hurren). kontsumoak.

Kontsumoaren gorakada (batez ere elikagai freskoena) kanal dinamikoaren barruko erosketaren gorakadan islatzen da: beherapen-dendak (+% 7,6 ), supermerkatuak eta autozerbitzuak (% 3,6 ), eta hipermerkatuak (+% 2,4).

Espainiako etxeetako elikagaien gastu osoari dagokionez, 67.559 milioi eurora igo da. Datu horren arabera, gastua nahiko egonkor mantentzen da (+% 0,5), batez besteko prezioek zertxobait behera egin dutelako (-% 0,4).

Elikagaien kontsumoa Espainiako etxeetan
Hileko Datuak