Elikagaien kontsumoa Espainiako etxeetan MARM 2013
Elikagaien kontsumoak behera egin duen arren, oinarrizko produktu horien etxeko urteko gastua aurreko urtean baino % 0,2 handiagoa izan da, eta eutsi egin dio 2009az geroztiko goranzko joerari: % 3,2 gehiago 2009tik 2010era, % 0,6 gehiago 2010etik 2011ra eta % 0,2 gehiago 2011tik 2012ra.
Horiexek dira 2012an Espainian etxeko eta etxetik kanpoko elikagai-kontsumoaren inguruan MAGRAMAk argitaratu duen txosteneko datuetako batzuk. Honako hauek dira elikagai-motaren araberako beste datu batzuk:
HARAGIA
2012an haragiaren erabateko kontsumoak zertxobait gora egin du (% 0,8), batik bat indioilarraren haragi freskoaren kontsumoak (% 22,7). Beste haragi-mota batzuen kontsumoak % 9,2 egin du gora (behi, oilasko, untxi, ardi/ahuntz, txerri, barruki, ostruka, indioilar haragia ez dena), eta oilaskoarenak % 1,8.
ARRAINA
Arrainaren erabateko kontsumoak % 1,2 egin du behera.
FRUTAK ETA BARAZKIAK
- Fruta freskoa gehiago kontsumitu da (% 2,7), batez ere meloia (% 5,4), angurria (% 15) eta marrubiak (% 13).
- Zertxobait behera egin du (% 0,5) ortuari freskoen kontsumoak.
- Patata freskoen kontsumoa, berriz, % 3,1 handiagoa izan da.
OLIOA
Espainiako etxeetan % 2,3 olio gutxiago kontsumitu da.
ESNEA
Ontziratutako esnearen kontsumoa % 0,4 baxuagoa izan da.
Azkenik, azpimarratzekoa da etxetik kanpoko kontsumoa (autozerbitzuak, jatetxeak, makinak…) % 4,1 murriztu dela.
Elikagaien Kontsumoari buruzko 2012ko txostena