Elikagaien kontsumoaren arloko 2018ko joerak: Euskadiko datu esanguratsuak
MAPAren Estatuko elikagaien kontsumoari buruzko txostenean ageri diren datuen arabera, 2018an 767,87 kilo/litro elikagai eta edari kontsumitu ziren batez beste, etxe barruko eta kanpoko kontsumoa kontuan hartuta.
Elikagaien eta edarien bolumen osoaren % 86,1 etxean kontsumitu zen; gainerako % 13,9, berriz, etxetik kanpo. 2017. urtearen aldean, etxetik kanpoko kontsumoak +% 1,9 egin du gora, bereziki bazkari- eta afari-garaian, baita janaurrekoaren garaian ere.
Etxeko kontsumoari buruzko datuak
Etxeko kontsumoaren batez besteko zenbatekoa 629,69 kg/l izan ziren pertsona eta urteko. Gehien kontsumitu ziren elikagaiak frutak izan ziren: 90,5 kg pertsona eta urteko. Atzetik daude barazkiak, patatak eta ortuariak (85,1 kg pertsona eta urteko) eta, hirugarren tokian, esnea (69,8 kg/pertsona/urte).
Aipatzekoa da prestatutako plateretan (+% 6,5) eta fruitu lehorretan (+% 5,1) egondako gorakada. Neurri txikiagoan bada ere, oinarrizko elikagaien kontsumoa ere hazi egin da: arroza +% 1,8 igo da, eta lekaleak +% 2,8.
Olioaren kontsumoa nabarmen handitu da etxeetan, % 2,3, oro har, eta bereziki aipagarria da oliba-olioaren (birjina estra, birjina eta oliba-olioa) gorakada: % 3,9 orotara.
Hala ere, beste elikagai batzuen kontsumoan beherakada hauteman da: haragia, arrain freskoa eta izoztua, itsaski eta moluskuak, fruta fresko mota batzuk, azukrea eta ogia, esaterako.
Gora egiten dute
Eraldatutako haragia +1,9 %
Arrain kontserbak +1,6 %
Yogurta +2,9 %
Arrautzak +0,7 %
Lekaleak +2,8 %
Pasta +1,5 %
Virgen Extra Olioa +7,2 %
DOP+IGP dun ardoak +2,2 %
Orturiak +3,0 %
Behera egiten dute
Behi haragia -5,2 %
Ardi/ahuntz haragia -8,5 %
Ogia -2,0 %
Hazi olioak -11,4 %
Azukrea -4,2 %
DOP/IGP ez duten ardoak -7,5 %
Apardunak -9,5 %
Garagardoa -1,6 %
Arrain freskoa -4,1 %
Fruta -1,8 %
Kontsumorik handienaren sailkapena
Hauek dira gehien kontsumitu diren 5 platerak:
- Entsalada berdea da gehien kontsumitu den platera; hala ere, kontsumoa jaitsi egin da 2017aren aldean.
- Kontsumoari dagokionez, pizzak daude bigarren tokian.
- Tomate-entsalada nabarmen hazi da, bai kuotari dagokionez bai kontsumoaren maiztasunari dagokionez.
- Oilasko-bularkia da gehien kontsumitu den haragi-produktua.
- Dilistek joan den urteko kontsumoari eutsi diote.
Kontsumoaren joerak, elikagaika
FRUTA
2018an, fruta freskoaren erosketak behera egin du (90,5 kg pertsonako eta urteko) Estatuko etxeetan; beherakada % 1,8koa izan da 2017aren aldean.
Zitrikoak (laranjak, limoiak, mandarinak eta pomeloak) dira gehien erosten diren fruta freskoak (% 28,09); atzetik daude fruta exotikoak (platanoak, kiwiak, ahuakateak, ananak eta txirimoiak: % 19,5) eta hazidun frutak (mahatsak, sagarrak eta madariak: % 18,1).
Euskadi da pertsonako fruta fresko gehien kontsumitzen duen autonomia-erkidegoa, 109,5 kg-rekin.
ORTUARI FRESKOAK
Ortuari freskoen per capita kontsumoa 56,88 kg-koa izan da, pertsonako eta urteko; aurreko aldian kontsumitutakoa baino % 2,6 gehiago.
Hauek dira batezbesteko hori baino kontsumo handiagoa duten autonomia-erkidegoak: Aragoi, Katalunia eta Euskadi (61,41 kg).
LEKALEAK
Lekaleen kontsumoak ere gora egin du (+% 2,4), eta 3,20 kg-koa izan da, pertsonako eta urteko. 2015etik, lekaleen kontsumoak % 7,6 egin du gora, hala lekale lehorren nola egosien kontsumoak gora egin dutelako.
Euskadin, lekaleen kontsumoa Estatuko batezbestekoaren gainetik dago: 3,91 kg pertsonako eta urteko.
HARAGIA
Haragi-kontsumoa 46,19 kg-koa da pertsonako eta urteko (47,98 kg Euskadin).
Haragi freskoa da gehien kontsumitzen dena (33,48 kg, batez beste); atzetik du eraldatutako haragia, pertsonako eta urteko 11,61 kg-rekin.
ARRAINA
Arrantza-produktuen kontsumoa % 2,4 jaitsi da, bereziki arrainaren eta, zehazki, arrain freskoaren erosketak behera egin duelako, baita itsaski, molusku eta krustazeo freskoen erosketak ere. Batez besteko kontsumoa 23,07 kg-koa da, pertsonako eta urteko.
Galizia, Euskadi, Gaztela eta Leon eta Asturiasko Printzerria dira arrantza-produktu gehien kontsumitzen dituzten autonomia-erkidegoak. Euskadin, 28,52 kg kontsumitu dira pertsonako eta urteko.
ESNEA eta esnekiak
Esnea eta esnekiak % 0,7 hazi dira, bolumenari dagokionez; kontsumoa 109,28 litrokoa izan da, per capita.
Euskadin, zifra hori 120,57 litrora iritsi da.
OPILAK eta gozopilak
Pertsonako eta urteko kontsumitu diren opil eta gozopilen kopurua 5,89 kg-koa izan da; aurreko aldian baino zertxobait gehiago (% 0,3).
Euskadin, batezbestekoa zertxobait gainditzen da, pertsona eta urteko 6,15 kg-ko kontsumoarekin.
PRESTATUTAKO JAKIAK
2018an, prestatutako jakien kontsumoaren goranzko joera mantendu da (% 6,5 egin du gora etxeetan duten presentziak). Horien artetik, saldak eta kremak dira etxeetan gehien kontsumitzen diren prestatutako jakiak, kiloen % 36,1ekin. Atzetik datoz prestatutako jaki izoztuak (% 17,6) eta pizzak (% 16,5), hirugarren tokian.
Euskadiren jaki prestatuen per capita zifra urteko 13,3 kg-koa da; Estatuko batezbestekoa (14,67) baino gutxiago.
Sukaldaritzako joerak
Menua sinpletzearen aldeko joera nabarmena hauteman da; izan ere, gero eta gutxiago kontsumitzen dira menu “tradizionalak” (bi plater eta postrea eta/edo kafea), eta hedatu egin da “plater bakarra” kontsumitzeko joera.
Sinpletze horrek jakiak prestatzeko moduari ere eragiten dio; izan ere, prestaketa-modu errazen alde egiten du jendeak: plantxan, egosita eta erregosita, baita kozinatu gabe/hotz ere.
Merkaturatzea
Elikagaiak erosteko bide nagusiena supermerkatua da; elikagaien bolumen osoaren % 48,1 hartzen du. Freskoak ez diren produktuen kasuan, kuota hori % 55,5ekoa da.
Hala ere, produktu freskoak erosteko, etxeetan nahiago dituzte “saltoki tradizionalak”; hor egiten dira kategoria horretako erosketa guztien % 30,8. Beste kanal batzuek % 13,8 hartzen dute.