Elikagaien kontsumoari buruzko datu-basea – EFSA 2011
EFSAk datu-base bat argitaratu du Europako Batasunean elikagaien kontsumoari buruz. Horren helburua da elikagaiak kontsumitzearekin lotutako arriskuak balioesteko beharrezkoa den informazioa hobetzea. Datu-base horretako informazioa lortu da 22 estatu kidetan dietari buruz egindako 32 inkestaren bidez. Informazioa bereizita dago adin-taldeen, elikagaien eta kontsumo moten arabera. Halaber, kontsulta egiteko beste irizpide batzuk ere erabil daitezke, besteak beste: herrialdea, eguneko gramo kopurua edo pisuaren kiloko eta eguneko gramo kopurua.
Informazio hori garrantzitsua izango da arriskuen balioespenean; izan ere, aukera emango du estimazio zehatzagoak egiteko herritarren elikagai-arriskuekiko esposizioari buruz.
Bestalde, EFSA estatu kideekin ari da lanean elikagaien kontsumoari buruzko inkesta bateratuak egiteko. Horien bidez, Europa mailan konparatu ahal izango diren datuak eskuratuko dira.