Elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko gida – EFSA 2015
EFSAk eguneratu egin du EBko estatu kideetan elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko aholkuak ematen dituen gida. Izan ere, uste du datu horiek zehatzago, batuago eta hobeto edukitzea nahitaezkoa dela elikagaien zenbatesteko Arriskuen Ebaluazioetan.
Argitalpen berri horren xedea da aurreko gidan deskribatutako metodologia eta protokoloak fintzea, eta irizpideak ematea, datu hobeak eta modu bateratuagoan biltzeko.
Gida berri horrek dakartzan berrikuntzen artean, hauek nabarmentzen dira:
- Elikagaien kontsumoari buruzko informazioa ondoz ondokoak ez diren bi egunetan jaso behar da.
- Haur eta nerabeei dagokienez, bilketa 24 orduz egitea gomendatzen da, eta ondoren elkarrizketa bat egitea, telefonoz edo aurrez aurre.
- Kontsumitutako elikagaiak EFSAren "FoodEx2" sailkapenaren arabera multzokatzea gomendatzen da.
- Halaber, kontsumo eskasena duten elikagaietarako eta elikagai-osagarrietarako galdetegi laburragoa erabiltzea gomendatzen da.
- Parte-hartzaileen pisuari, altuerari eta jarduera fisikoari buruzko informazioa biltzea gomendatzen da.
- Inkestak diseinatzean arreta berezia jartzeko eskatzen da, laginketaren ordezkagarritasuna bermatzeko. Garrantzitsua da adin-talde guztiak eta bi sexuak ordezkatuta egotea.
Adin-taldeei dagokienez, EFSAk gomendatzen du datu-bilketa 3 hilabete eta 74 urte bitarte dituzten pertsonen artean egitea, honako 6 talde hauetan multzokatuta:
- 3 hilabetetik 1 urtera bitartean.
- 1 urtetik 2 urtera bitartean.
- 3 urtetik 9 urtera bitartean.
- 10 urtetik 17 urtera bitartean.
- 18 urtetik 64 urtera bitartean.
- 65 urtetik 74 urtera bitartean.