EFSAk zabaldu egin du elikagaien kontsumoari buruzko Europako datu-basea, eta beste datu‑multzo bat sartu du “EB Menua” izeneko proiektuaren esparruaren barruan.

Bertsio berri horrek dietari buruzko bederatzi inkesta gehigarri barne hartzen ditu, honako sei herrialde hauetan eginikoak: Austria, Belgika, Txipre, Grezia, Herbehereak eta Eslovenia. Inkestek adin-talde guztien kontsumo-datuak ematen dituzte: haurtxoak, bi urte bitarteko haurrak, haurrak, gazteak, nagusiak, adinekoak eta talde bereziak. Gainera, berrikuntza gisa, datuak generoaren arabera xehakatzen dira.

EB Menua proiektuaren helburuak

Honako hauek dira EFSAren proiektuaren helburuak:

  • Estatu kideetako datu bateratuak, kalitate onekoak, biltzea, adin-talde guztiak (hiru hilabetetik 74 urtera) hartzen dituztenak.
  • Proiektu horren babesean, finantza- eta metodologia‑arloko laguntza ematea 21 herrialderi, datuak bateratu eta biltzeko.

Emaitzak

Datu bateratuek erraztu egiten dute informazioa estatu kideen eta biztanle-taldeen artean konparatzeko lana.

Bestetik, datu horiek hobetu egiten dute elikagaien arriskuei buruzko EFSAren ebaluazioen kalitatea, eta horrek aukera ematen du kontsumitzaileen arrisku horiekiko esposizioa balioesteko.

Orain arte, 17 herrialdek bete dituzte 17 inkesta datu-basean, eta inkesta gehigarriak gehituko dira datozen urteetan. Espero da 2023an amaituko dela.