Osasun Publikoko Agentziak eta Kataluniako Pompeu Fabra unibertsitateak aztertu dituzte Katalunian Eragin handiena duten hiru egunkarietako albisteak (La Vanguardia, Segre eta 20 Minutos), iaz komunikabideetan Elikagaien Segurtasunaren txostenaren arabera (SAM 2012).

Aurten, eragin handiko on-line kanal bat gehitu dute, Elikagaien Segurtasunaren arloan espezializatua eta kontsumitzaileei zuzenduta (Eroski Consumer). Bertan, Elikagaien Segurtasunaren arloko araudiak eta gaur egungo albisteak biltzen dira, bai eta aholku praktikoak eta gomendioak ere. Horrez gain, informazioak gizarte-sareetan duen eragina kontabilizatu dute. Horri esker jakin daiteke zein gaik duten gizartean garrantzi handiena.

Honako hauek izan dira albisteetan gehien aipatu diren eta, ondorioz, irakurleen artean interes handiagoa piztu duten gaiak:lehenik eta behin, nekazaritzako elikagaien sektorea; bigarrenik, krisi ekonomikoa; eta hirugarrenik, elikagaien prezioa, elikadura orekatua eta elikagaien merkatua, besteak beste.

Honako hauek dira SAM 2012 txostenaren ondorioak:

  • 2012an ez zen elikagaien inguruko alertarik gertatu.
  • Aurreko urteetan baino albiste gehiago eman dira Elikagaien Segurtasunaren inguruan. Horrek adierazten du komunikabideetako agendak aintzat hartzen duela gai hori; izan ere, horixe da elikadura osasungarria izan nahi duten herritar askoren jarraipen-xedea.
  • Komunikabideak elementu giltzarriak dira Elikagaien Segurtasunarekin lotutako arazoak salatzeko, eta, gainera, modu positiboan laguntzen dute iritzi publikoa sentsibilizarazten, administrazioko eta agentzietako adituen gomendioak eta iritziak hedatzen baitituzte.
  • Egiaztatu da garrantzitsua dela administrazioaren eta komunikabideen artean koordinazio egokia eta informazio-fluxua ezartzea osasun publikorako interesgarriak diren gaiak hedatzean.
  • Internet eta gizarte-sareak gero eta jarraitzaile gehiago dituzten komunikazio-kanalak dira, baina objektiboak izan behar dugu informazio hori erabiltzean. Kanal horiek ez dute informazio horren zorroztasuna babesten duen kontrol-iragazkirik, eta, ondorioz, gomendagarria litzateke zientzia-ebidentzietan oinarritutako informazio-iturrietan oinarritzea.

SAM 2012 Txostena