Elikagaien Segurtasunaren lehentasunak zientziaren arloan – FSA 2014
FSAk Ebidentzien Urteko Plana argitaratu du. Bertan, 2014rako Elikagaien Segurtasunaren arloko lehentasunezko ikerketa-arloak biltzen dira. Finantzatutako proiektuen emaitzek beteko dituzte Elikagaien Segurtasunaren arloko etorkizuneko ikerketa-beharrak, Zientzia eta Ebidentzien Plan Estrategikoa 2010-2015 izenekoan bildutakoak.
Proposatutako jarduerak 5 arlotan bildu dira:
- Elikagaien segurtasun mikrobiologikoa: Campylobacter, Listeria, birusak, elikagaiek eragindako toxiinfekzioak etxean, elikagaien higieneari buruzko hezkuntza-estrategiak.
- Elikagaien segurtasun kimikoa: metalen eta akrilamidaren dieta osoaren azterketa, konposatu kimikoen aurreko esposizio anitzaren arriskuaren balioespena, elikagaietan bakteriofagoen erabilera, elikagai-osagai berrien ingesta, elikagaiek eragindako alergien edo intolerantzien inguruko tailerrak.
- Arriskuetan oinarritutako betetze eta aplikatze eraginkorra, elikagaien egiazkotasuna barne, eta elikagaiak interneten bidez saltzea.
- Elikagaien kutsadura gurutzatua, arrisku emergenteak eta kontsumitzailearen jarrera.
- Dietarekin eta osasunarekin loturiko ikerketa.
Plan honetatik sortzen diren ikerketa-deialdiak aurki argitaratuko dira FSAren web orrian
FSAren txostena: lehentasunak zientziaren arloan