FSAk argitaratu egin ditu 2013an eta 2014an Elikagaien Segurtasunaren arloan egindako zientzia-lanaren emaitzak. Bere lanaren ardatza izan da honako lau patogeno nagusi hauen bidez elikagaiek transmititzen dituzten gaixotasunak murriztea:

  • Campylobacterra:elikagaien toxiinfekzio gehien eragiten dituen patogenoa da. Azken urtean, lehenengo aldiz murriztu da jakinarazitako kasuen kopurua (66.574 kasu). Hala ere, oraindik goiz da behin betiko joera dela adierazteko.
  • Norobirusa:aurreko urtearekin alderatuz gero, nabarmen murriztu da jakinarazitako kasuen kopurua (9.328 kasu). Baina, kasu gehienak mediku-ingurune batean jakinarazi dira, eta nekez lot daiteke kutsatutako elikagaien kontsumoarekin.
  • Salmonella:kasuen kopurua nabarmen murrizten ari da 2000az geroztik (8.924 kasu), zehazki, oilo-ustiategietan txertaketa-programa ezarri zenez geroztik.
  • E. Coli:kasuen kopuruak behera egin du 2011az geroztik (1.017 kasu), baina gertatutako agerraldiekin proportzionala da; hortaz, joera hori ez dago argi eta haragi-produktuen higiene- eta manipulazio-jarduera egokiak azpimarratzen jarraitu behar da.
  • Listeria monocytogenes:2010ean Listeriaren Arriskua Kudeatzeko Programa ezarri zen, eta horri esker, kasuen kopurua murriztea (177 kasu) lortu da, 2012. urtearekin alderatuz gero.

Horrez gain, argitaratutako txostenak bere baitan hartzen du honako hauen inguruan egindako lan osoa: elikagaien aurreko alergiak eta intolerantziak, zaldi-haragiaren gorabeheraren ondoren egindako jarduera guztiak eta elikagaien erradiaktibitatearen inguruko emaitzak.

Azkenik, FSAk azken urtean finantzatu dituen ikerketa-proiektu guztien xehetasunak ematen ditu, horien kostuak eta amaitutako proiektuen emaitzak barne.

FSAren urteko txostena zientzia-jarduerei buruz.