Holandako Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Institutu Nazionalak (RIVM) txosten bat argitaratu du. Bertan bildu egiten ditu birusen desinfekzio-prozesuak eta aztertu egiten du prozesu horiek elikagaien industriara ezartzean duten eraginkortasuna.

Txosten hori Elikagaien Segurtasunerako Holandako Agintaritzak (NVWA) agindu du, eta birusak indargabetzeko edo desagerrarazteko tratamendu teknologiko nagusien eraginkortasuna ebaluatu da. Oro har, eraginkorrak dira bakterioak indargabetzeko, baina ez da gauza bera gertatzen birusekin. RIVMk ebaluatutako tratamenduen artean honako hauek daude:

  • Ur-desinfektatzaileekin eginiko garbiketa-prozesuak (kloro-konposatuak, hidrogeno-peroxidoa edo ozonoa), prozesuaren eraginkortasuna optimizatu eta produktuan agente patogenoen infiltrazioa murrizten dutenak, betiere barazkiak moztu aurretik ezartzen badira.
  • Teknologia berriak (irradiazioa edo presio handiak). Horien abantaila nagusia da produktuaren azaleran jarduteaz gain, produktuan ere barneratzen direla, patogenoak indargabetzeko, nahiz eta barazki gehienetan ondore kaltegarriak izan, produktuen kalitate organoleptikoari dagokionez.

Txostenean ondorioztatzen da hesi-teknologiek dutela aukera gehien elikagaien segurtasuna bermatzeko eta kalitatea mantentzeko; beraz, teknologia mota horiek garatzeko lanean jarraitzearen alde egin behar da.

Txostena