Elikagaietako HAPeekiko esposizioa Erresuma Batuko biztanleentzat FSAk zenbatetsi egin du dieta bidez hidrokarburo aromatiko poliziklikoekiko (HAPak) esposizioa Erresuma Batuko biztanleentzat. Horretarako, 28 HAP konposaturen kontzentrazioa aztertu da 230 elikagai-laginetan: laboreak eta eratorritako produktuak (70), barazkiak eta eratorritako produktuak (40) eta elikagai ketuak (120).

Emaitzen arabera, elikagai ketuetako 73 laginetatik 4tan baino ez ziren atzeman ezarritako muga gainditzen zuten bentzopireno kontzentrazioak. Horren ondorioz, tokiko agintariek zenbait aholku helarazi zizkieten elikagai horiek ekoizten dituzten konpainiei, euren arrantza-produktu ketuetan HAP mailak murrizte aldera.

Barazkien eta laboreen kasuan HAPak mugatu gabe daudenez, FSAk Arriskuaren Ebaluazioa egin zuen elikagai-talde horientzat, eta ondorioztatu zuen elikagai-talde horiek ekarpen txikia egiten diotela HAPeekiko esposizioari, dieta osoaren baitan.

Oro har, ikerketa honetan aztertutako HAPen kontzentrazioak oso txikiak izan dira; hortaz, FSAk ezarri du ez dela beharrezkoa kontsumo ohiturak aldatzea, nahiz eta gogorarazi duen kuzinatzeko zenbait moduk (hala nola elikagaiak parrillan erretzea) areagotu egiten dutela HAP maila koipedun elikagaietan (haragia eta arraina).

HAPen ingesta