ACSAk 2000. urteaz geroztik egiten ditu Erabateko Dietaren Azterketak, elikagaietako kutsatzaile kimikoen ingestak giza osasunean eragiten dituen arriskuak balioztatzeko, eta horien kontzentrazio-maila murrizte aldera neurriak ezarri eta gomendioak emateko.

Zehazki, 2012an bildutako laginen azken azterketan, honako hauek balioztatu dira: artsenikoa, kadmioa, merkurioa eta beruna. Horiek guztiak ingurumen-kutsatzaileak dira, iturri antropogenoetakoak nagusiki.

Lehenengo argitalpen honetan, kadmioaren eta artsenikoaren arrisku-ebaluazioak egin dira, eta ondorioztatu da bi kutsatzaile kimiko horien kontzentrazioa dezente murriztu dela (2000., 2005. eta 2008. urteetan egindako azterketen aldean).

Azken 12 urte hauetako zientzia-aurrerapenei esker, ondorio kaltegarriak xehetasun handiagoz zehaztu ahal izan dira, eta, hori dela eta, baita ondorio kaltegarririk eragiten ez duten ingesta-mailak ere.

Murrizketa horren beste faktore erabakigarri bat Europako legedian elikagaietan baimendutako gehienezko edukia ezartzea da, ondorio kaltegarriak izan litzakeen ingesta murrizte aldera.Aipatu behar da espero dela urte amaieran arrozeko artsenikoaren gehienezko edukia zehaztea; izan ere, atzeman da arrozak metatu egiten duela arroz-sailetako ureko artsenikoa.

ACSA- Erabateko Dietaren Azterketa. Kutsatzaile kimikoak Katalunian