2013ko ekainean, EBko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) ikuskaritza bat egin zuen Espainian, helburu hauekin:

  1. Egiaztatzea elikagaietako kutsatzaileen gaineko kontrol ofizialak honako hauetan xedatutakoaren arabera antolatzen eta gauzatzen direla: 882/2004 Araudia (EE) eta Espainiak eginiko urte anitzeko kontrol-plan nazionala;
  2. Ebaluatzea EBren elikagaietako kutsatzaileei buruzko legeriaren ezarpena;
  3. Informazioa biltzea elikagaietako kutsatzaileen gaineko ikerketen emaitzei buruz, Batzordearen aholkuei jarraikiz.

FVOren txostenaren ondorio nagusiak, bisitatutako bi autonomia-erkidegoei (Valentzia eta Gaztela eta Leon) dagokienez, hauek dira:

  • Bi autonomia erkidegoetan ezartzen dituzte kutsatzaileen gaineko kontrol-sistemak, barne hartzen dituztenak laginketa-planak eta kontrol ofizialak elikagaiak eraldatzeko establezimenduetan. Alabaina, ez da halakorik egiten lehenengo mailako ekoizpenari dagokionez.
  • Kutsatzaileei dagozkien laginketa-planen oinarrian ez daude arriskuak: laborategi ofizialen ahalmenaren arabera diseinatu dira; zehazki, eskueran dauden metodoen arabera.
  • Laborategiek eskumena eta ahalmena dute kutsatzaileak atzemateko laginak aztertzeko. Alabaina, horien efikazia ahuldu egiten da, metodo balioztatu batzuk falta direlako eta ez dagoelako argibiderik kutsatzaileak aztertzeko beharrezko laginen kopuruari buruz.
  • Kontrol ofizialak egiten dituzten langileek ezagutza egokia dute kutsatzaileekin lotutako gaiei dagokienez, baina beti ez dute laginketa-ekipo egokietarako sarbiderik.

Informazio gehiago: FVOren txostena