Nanoteknologiari esker, gaur egun elikadurarako hainbat produktu eta nanomaterial garatzen dira (elikagaien indartzea, ontzi berritzaileak…).

Fabrikatzaileak dira merkaturatzen dituzten produktuen elikadura-segurtasunaren arduradunak, indarreko legediaren arabera. Legedi hori zaharkituta gelditu daiteke; izan ere alor honetan aurrerapen oso azkarrak izaten dira. Beraz, beharrezkoa da metodologia arina edukitzea arrisku berriak identifikatzeko eta, legediari jarraituz, horren arabera jokatzeko.

RIVM erakundeak metodologia bat garatu du nanomaterialekin lotutako garapen eta erabilerak identifikatzeko, egungo arrisku-kudeatzaileek jorratu beharko luketena.

Metodologia hori erabilita, RIVM erakundeak sei lehentasun identifikatu ditu:

  1. Pertsonen esposizioa partikula nanoplastikoekiko, elikagaien eta ur edangarriaren bitartez
  2. Nano-plata
  3. Elikagaientzako nanoenkapsulazio-metodoak
  4. Nanopartikulen erabilera elikagaiei burdina gehitzeko
  5. Nano-hidroxiapatita makilen erabilera haurren elikadura-formulazioetan
  6. Esposizio anitza disolbagarritasun-maila txikiko nanopartikulekiko

Metodologia berria sustantzia kimikoen arrisku berri edo emergenteetarako aurretik bazegoen metodoan oinarritzen da, eta arriskua ebaluatzeko aintzat hartzen ditu sustantziaren honako ezaugarri eta nano-ezaugarri hauek:

  • Propietate fisiko-kimikoak (ad.: Degradazioa/disoluzioa, erreaktibotasuna,…)
  • Arriskua (ad.: Kartzinogenizitatea, …)
  • Zinetika (ad.: Biopilaketa, …)
  • Esposizioa (ad.: erabilera zabaldua, …)