EFSAk elikagaietan nitrofuranoa egoteak giza osasunean izan ditzakeen arriskuak aztertu ditu, eta, halaber, egiaztatu du ea 1,0 µg/kg-ko metabolitoetarako erreferentzia-puntua (RPA) egokia den osasun publikoa babesteko.Irizpen honetan nitrofurano hauek hartu dira aintzat: furazolidona, furaltadona, nitrofurantoina, nitrofurazona eta nifursola. Era berean,hauek dira nitrofurano horiek sortzen dituzten metabolitoak: 3-amino-2-oxazolidinona (AOZ), 3-amino-5-metilmorfolino-2-oxazolidinona (AMOZ), 1-aminohydantoin (AHD) nitrofurantoinarentzat, erdikarbazida (SEM) nitrofurazonarentzat eta 3,5 hidrazida –azido dinitrosalizilikoa (DNSH), hurrenez hurren, aztertutako nitrofurano bakoitzarentzat.

Arriskuaren ebaluazioa

Nitrofuranoak mikrobioen aurkako agenteak dira, eta Europar Batasunean debekatuta dago horiek elikagaiak ekoizteko animalietan erabiltzea.Animaliek azkar metabolizatzen dituzte nitrofuranoak, eta animalia-ehunen proteinekin lotzen diren metabolito bihurtzen dituzte. Nitrofuranoak eta horien metabolitoak genotoxikoak eta kantzerigenoak dira, eta, horrez gain, ondorio ez-neoplasikoak dituzte animalietan.

Elikagaietan nitroburanoen metabolitoak agertzeari buruzko datuak hondakinak zaintzeko plan nazionalen eta RASFFen emaitzetatik atera ziren, eta ondorioztatu zen datu horiek oso urriak zirela esposizioa modu fidagarrian aztertzeko.

Horrenbestez, gizakiek elikagaiekiko duten esposizioa kalkulatu zen, baina egoera okerrenean: hau da, animalia-jatorriko elikagaietan (esnean eta esnekietan izan ezik) nitrofuranoaren 1 µg/kg-ko metabolito bakar bat dagoenean. Egoera horretarako batez besteko elikagai-esposizio kronikoa 3,3-8,0 eta 1,9-4,3 ng-ren artean egongo litzateke gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko haurren eta helduen kasuan, hurrenez hurren.

Esposizio-marjinak (MOE) 2,0 × 105 neurrian kalkulatu ziren kartzinogenizitatearentzat eta 2,5 × 103 neurrian ondorio ez-neoplasikoentzat.MOE horiek egoera okerrenean kontuan hartuz, CONTAM panelak ondorioztatu zuen ez duela zertan giza osasunerako arriskutsua izan 1 µg/kg baino gutxiagoko nitrofuranoaren metabolitoekin kutsatutako elikagaiak hartzeak.

Erreferentzia-balioak

Beste alde batetik, beste egoera bat ere aztertu zen. Egoera horretan aintzat hartu zen esneak eta esnekiak (animalia-jatorriko elikagaiak) eta animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiak 1 µg/kg-ko erdi karbazidametabolitoarekin kutsatuta egon zitezkeela (elikagai gehigarri gisa karragenina erabiltzearen ondorioz), eta, hala, aztertu zuten ea RPA bera ezar daitekeen animalia-jatorrikoak ez diren elikagaietan.Egoera hori aintzat hartuta, eta ondorio ez-neoplasikoetarako 104 baino gehiagoko MOE ezarriz, ondorioztatu zen ez zela kaltegarria giza osasunerako.

Horrenbestez, 1,0 µg/kg RPAri eusten zaio animalia-jatorrikoak diren eta ez diren elikagaietan aztertutako nitrofuranoen metabolitoentzat.

Scientific Opinion on nitrofurans and their metabolites in food- EFSA 2015