AESANek argitaratu egin ditu 2012an zehar egindako programaren emaitzak, eta bat ez datozen laginen kopurua 27 izan da (kopuru osoaren % 1,22). Aipatutako 27 laginetatik, 25 frutak eta barazkiak dira, 1 prozesatutako produktuak eta 1 animalia-jatorriko produktuak. Aintzat hartu behar da hondakinen gehienezko mugak (HGM) gainditu dituzten lagin batzuek adostasuna lortu dutela, ziurgabetasun analitikoa dela eta.

Guztira 2.210 lagin aztertu dira, eta lortutako emaitzak honako taula honetan jaso dira:

Matriz de la muestra Total Sin residuos Con residuos
< LMR
Con residuos
> LMR
No
conforme
Animalia-jatorriko produktuak 658 602 35 21 1
Haurrentzako produktuak 136 136 0 0 0
Laboreak 38 28 10 0 0
Produktu prozesatuak 316 226 89 1 1
Frutak, barazkiak 1062 559 465 38 25
GUZTIRA 2210 1551 599 60 37

HGMak gainditzen dituzten produktu fitosanitarioen hondakinak, fruta fresko edo izoztuen kasuan, hauek izan dira: loxyniloa, akrinatrina, imazalila, Propizamida, etab. Bestalde, barazki fresko edo izoztuetan: linuroia, klorpirifoak, endosulfana, oxamiloa, ditiokarbamatoak, etab. Animalia-jatorriko produktuei dagokienez, atzemandako hondakina Lindanoa izan zen.

AESAN – Hondakinen zaintza-programa (2012)