AECOSAN agentziak Espainiako elikagaiek duten trans gantz-azidoen (TGA) edukiari buruzko ikerketaren emaitzak argitaratu ditu. 2015. urtean kontsumo handiko 277 elikagairen TGA edukia, koipe kopuru osoa eta koipe kopuru osoarekiko TGAen ehunekoa aztertu zituzten.

Emaitzen arabera, elikagai talde guztietan, TGAen batez besteko edukia 0,6 g/100 g produktu baino txikiagoa zen, gurinen kasuan izan ezik: gurinetan, 2,0 g/100 g produktu zen batez besteko edukia.

Horrez gain, nabarmentzekoa da jatorri naturala duten AGTek ez dutela jatorri artifizialeko AGTek bezain lotura estua gaixotasun kardiobaskularrekin. Are gehiago, ikerketa batzuek diote onuragarriak ere izan litezkeela osasunerako.

TGA kopurua (g/100 g produktu) elikagaietan
Elikagaiak g/100 g produktu
Gurina 2,011
Zabaltzeko gazta eta beste batzuk 0,536
Margarina 0,136
Sukaldaritza azkarra 0,127
Jogurtak eta esne-postreak 0,073
Haragi eraldatuak 0,051
Txokolateak eta kakaoak 0,038
Patata frijituak 0,03
Izozkiak 0,025
Prestatutako jakiak 0,023
Opilak eta gozokiak 0,008
Gosegarri gaziak 0,003
Gosaltzeko zerealak eta zereal-barratxoak <0,001
Gailetak <0,001
Ogi industriala <0,001
Tomate frijitua <0,001

OMEk gomendatzen du TGAen kontsumoa eguneko elikadura-ekarpen energetikoaren % 1 baino txikiagoa izatea.

Balio horretatik gorako TGA kopurua hartzeak arrisku kardiobaskularreko hainbat faktore eragin ditzake.

Contenido de ácidos grasos trans en los alimentos en España. 2015 – AECOSAN 2015