Gorotz-materialek kutsatutako elikagaietan atzeman litezkeen birus enterikoek (zehazki Giza Norobirusak eta A hepatitisaren birusa) eragiten dituzte elikagai-jatorriko gastroenteritisak eta hepatitis enterikoak. Nolanahi ere, infekzio gehienak pertsonen arteko kontaktuaren eta kutsatutako fomiteekin izandako kontaktuaren ondorioz izaten dira.

Normalean jatorrian kutsatutako elikagaiak (kusku biko moluskuak, entsaladetarako barazkiak eta baia moduko fruituak), gordinik edo oso gutxi prestatuta kontsumitzen direnak, lotu izan dira gastroenteritisarekin eta hepatitisarekin. Beraz, ezinbestekoa da horien presentzia kontrolatzea, elikagai horietako birusen maila baxuak atzemateko gai diren metodoen bidez.

Europako Batzordeko estandarizaziorako lan-talde batek (CEN/TC 275/WG6/TAG4-viruses in foods) erreferentziazko metodoa garatu eta balioztatu du, birusa atzemateko elikagai nagusietan. Aurki argitaratuko dute metodoa.

Artikulu osoa