Elikagaietan egoten diren albaitaritza-sendagaien hondakinei buruzko 2020ko txostenaren azterketa
EFSAk datuak argitaratu ditu 2020an elikagaietan zeuden albaitaritza-sendagaien eta beste substantzia batzuen hondakinei buruz. Estatu kideetan, Islandian eta Norvegian egindako laginketa dago txostenean, guztira 620.758 lagin aztertu baitira.
Legez baimendutako gehieneko mailak gainditu zituzten laginen % 0,19k.
Azken 11 urteetako zifrarik baxuena da (ez betetzea % 0,25 eta 0,37 artekoa izan baita). 2019an % 0,30ekoa izan zen.
N de muestreo dirigido, muestras y resultados totales no conformes en todas las especies y categorías de productos
Aldaketak ez‑betetzeetan, aurreko datuekin alderatuz gero
Jaisten dira…
- Tiroideen kontrako agenteak (A2)
- Esteroideak (A3)
- Azido erresortzilikoaren laktonak (A4)
- Antihelmintikoak (B2a)
- Konposatu organokloratuak (B3a)
- Konposatu organofosforatuak (B3a)
- Koloragarriak (B3e)
- Beste substantzia batzuk” (B3f)
- Konposatu kimikoak (metalak barne) (B3c)
…2017arekin eta 2019arekin alderatuz gero, ez-betetzea ez zen hain sarri gertatu, baina 2018an baino gehiagotan.
- Kokzidiostatikoentzat (B2b)
- Antiinflamatorio ez esteroideak (AIEE) (B2e)
- “beste substantzia farmakologikoki aktibo batzuk” (B2f)
- Mikotoxinak (B3d)
… 2019arekin alderatuz gero, ez-betetzeak sarriago izan ziren
Datu xehatuak EFSAren datuak ikusteko plataforma interaktibo honetan ikus daitezke.