EFSAk argitaratu ditu elikagaietan dauden albaitaritzako botiken eta beste substantzia batzuen hondakinei buruzko 2023eko datuak. Txosten horretan estatu kideetan, Islandian eta Norvegian egindako laginak jaso dira, eta guztira 548.194 analisi egin dira.


Txosten honek hiru planen datu xehatuak aurkezten ditu lehenbiziko aldiz:

  • Kontrolerako plan nazionala, estatu kideetako produkziorako arriskuan oinarritua: 284.850 lagin (ez-betetzea: % 0,15)
  • Ausazko zaintza-plan nazionala: 13.709 lagin (ez-betetzea: % 0,29)
  • Kontrolerako plan nazionala, hirugarren herrialdeetako inportazioetarako arriskuan oinarritua: 5.162 lagin (ez-betetzea: % 0,23)

Halaber, 8.741 lagin susmagarri aztertu ziren, emaitza ez-onargarrien jarraipena egitearen ondorioz (horietatik % 1,14 ez-onargarriak izan ziren). Halaber, 235.732 lagin (% 0,01 ez-onargarriak) bildu ziren legeria nazionalaren arabera garatutako beste programa batzuen esparruan.

Datu xehatuak EFSAren datuak ikusteko plataforma interaktibo honetan kontsultatu daitezke.