Elikagaietako (bereziki, barazkietako eta ur botilaratuko) kromoak giza osasunean eragiten duen arriskuaren ebaluazioa egin du EFSAk, eta ondorioztatu du aztertutako kasu bakar batean ere ez zegoela osasun-arazorik.

EFSAko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) zenbatetsi du dietaren bidezkoa dela, ziur asko, herritarrentzat oro har kromoaren aurreko esposizio-ekarpen garrantzitsuena. Dena den, arrisku-ebaluazio honek aurkitu duen mugetako bat datuen kalitatearena izan da. Izan ere, lagin askotan ez zen zehazten kromoaren oxidazio-egoera, eta hori funtsezko ezaugarria da konposatu horren toxikotasunari dagokionez, konposatu toxikoena Cr VI baita.

Cr IIIa ez da oso bioerabilgarria, zeluletan sartzeko ahalmen txikia du eta ingeritutako Cr IV gehiena Cr IIIra murrizten da urdailean. Alabaina, Cr VIa gai da zelula-mintzak zeharkatzeko, eta Minbiziari buruzko Nazioarteko Ikerketa Agentziak (IARC) gizakientzat kartzinogeno gisa sailkatu du Cr VIa (1. taldea).

  • Elikagaietarako, Panelak suposatu du elikagaietan dagoen kromo guztia Cr III zela. Adin-talde guztietako elikagaien bidezko esposizioa Eguneko Ingesta Toleragarriaren oso azpitik egon zen, eta horrek ahalbidetu ematen du ondorioztatzea egungo ingesta-mailek ez dakartela inolako arazorik osasun publikoaren ikuspuntutik.
  • Ur edangarrirako, Panelak suposatu du elikagaietan dagoen kromo guztia Cr VI zela. Kalkulatutako esposizioaren aldeek adierazten dute, aztertutako adin-talde guztietarako, ur edangarriaren bidez hartutako Cr VIaren inguruko kezka txikia dela, hala gizakiek kontsumitzeko ura denean nola ur mineral naturalak direnean.

Aipatzekoa da elikagaietako kromoa dela eta, ez dela gehienezko mailarik ezarri. Urari dagokionez, kromo-miligramo/litro-ko gehienezko muga dago, hala gizakiek kontsumitzeko ura denean nola ur mineral naturalak direnean.

Azkenik, Arrisku Ebaluazioa hobetu ahal izateko, CONTAM panelak aholkatzen du datuak metodologia analitiko sentsibleen bidez biltzea. Horiek beren-beregi neurtzen dute elikagaietako eta ur edangarriko Cr IIIaren eta Cr VIaren edukia.

EFSAren irizpena: kromoa