Elikagaietan kutsatzaile organiko iraunkorren presentziaren joera – FSA 2014
Dieta Osoaren Azterlanaren baitan (DOA), Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak FSA) 19 elikagai-taldetako 1.000 lagin aztertu ditu. Helburua da honako kutsatzaile organiko iraunkor hauek aurkitzea:
- Dioxinak
- Furanoak
- Bifenilo polikloratuak (PCBak)
- Hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (HAPak)
- Sugar Atzeratzaile Bromatuak (BFRak)
- Naftaleno poliklorinatuak (PCN)
- Difenil-eter polibrominatuak (PBDEak)
- Bifenole polibrominatuak (PBBak)
- Konposatu perfluorinatuak (PFAk)
- Dioxina halogenatu mistoak (PXDD)
Ondorio gisa, azterlanak azpimarratzen du dioxinen eta PCBen mailak elikagaietan behera egin duela zertxobait 2001az geroztik, ez dagoela aldaketa nabarmenik BFRen mailari dagokionez eta naftaleno polikloratuak eta konposatu perfluoratuak ohikoak direla zenbait elikagaitan, baina oso maila txikian.
Indarrean dagoen legediak gehienezko muga ezartzen du zenbait kutsatzailerentzat (dioxinak, furanoak, PCBak eta HAPak). Kasu horietan, kontzentrazioak muga horiek baino txikiagoak ziren, eta, ondorioz, osasun publikoan arriskua eragiteko aukera oso txikia da.
Dieta Osoaren Azterlan honek (DOA) hainbat helburu ditu:
- Egiaztatzea aurreko DOAk ezarritako kontrolak eraginkorrak izan direla, eta zehaztea zenbaitetan (adibidez: dioxinak, PCBak eta PAHak) zorroztasun handiagoa behar dela.
- Kutsatzaileen aurreko gaur egungo esposizioaren joerak eta mailak ezartzea. Horientzat mugak ezarri ahal litzake Europako Batzordeak (adibidez, PBDEak).
- Elikagai-esposizioa ezaguna ez duten kutsatzaileak emergente gisa identifikatzea (besteak beste, PCN, PXDD). Azterlan honen bidez lortutako datuekin esposizioaren balioespenak egingo dira, eta horiek aurki argitaratuko dituzte.
FSA:Dieta Osoaren Azterlana, ingurumen-kutsatzaileak