EFSAk eta ECDCk elkarlanean ebaluatu dituzte genoma osoaren sekuentziazioaren (WGS) datuak bildu eta aztertzeko dauden irtenbideak, Listeria monocytogenes, Salmonella eta Escherichia coli-rentzat.

Metodologia

  1. Europar Batasuneko herrialdeetan, elikadura eta osasun publikoko sektoreetan, elikagaien bidez transmititutako patogenoentzat WGSren erabileraren egoerari buruzko inkesten emaitzak aztertzea.
  2. Europan WGSren datuak bildu eta aztertzeko azken belaunaldiko sistemak ebaluatzeko adituei zuzendutako kontsulta aztertzea.
  3. WGSren datuak aztertu eta erkatzeko beharrak eta betekizunak ebaluatzeko garrantzitsuak diren interes-taldeak tartean sartzea.
  4. WGSren datuak bildu eta aztertzeko EFSA-ECDC sistema bateratu bat konfiguratu eta martxan jartzeko irtenbide potentzialak identifikatu eta erkatzeari buruzko txosten teknikoa egitea.

Emaitzak

Hasteko, betekizun teknikoak identifikatu ziren eta, ondoren, beren funtzionaltasunaren arabera lehenetsi eta multzokatu zituzten. Jarraian, WGSren datuak bildu, aztertu eta bistaratzeko garrantzizko funtzionalitateak integratzen dituzten hamaika plataforma deskribatu ziren xehetasun osoz (soluzio gisa). Eta, azkenik, plataforma bakoitzaren betekizunen betetze-maila ebaluatu zen:

Ondorioak

Ebaluazioaren bidez argi geratu da plataforma batek ere ez dituela betekizun kritiko guztiak betetzen, eta guzti-guztiek dute huts garrantzitsuren bat betetzen ez diren betekizunei dagokienez. Horrenbestez, hainbat plataforma konbinatzeko aukerak baloratu ziren.

Txosten honek hainbat aukera planteatzen ditu, irtenbide bakoitzaren huts garrantzitsuak eta aukera horien funtzionaltasuna, mugak eta arriskuak jasota, WGSren datuak bildu eta aztertzeko ECDC-EFSA baterako datu-basea konfiguratzeko aintzat hartu beharrekoak.