Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) antolatu zuen “Elikagaiek sor litzaketen arriskuak – Identifikatzetik komunikatzera” 15. zientzia-hitzaldia. ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa, gonbidatu zuten hitzaldian parte hartzera; izan ere, ELIKAk ezagutza eta eskarmentu handia du Elikagaiek sor litzaketen Arriskuen Identifikazioan, bai Europa mailako ERANET sareetan parte duelako, bai herrialde mailan Arriskuen Identifikazioa eta Balioespena bultzatzen dituelako, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo horretako erakunde eskudunekin batera.

Hitzaldiaren lehenengo zatian, Sor Litezkeen Arriskuen Identifikazioari buruzko azalpenak eman ziren. Eta, agerian geratu zen beharrezkoa dela eskura dauden informazio eta datu guztiak izatea, batzea eta aztertzea; batetik, arriskuak antzematen lagunduko diguten seinaleak bilatzeko, eta, bestetik, seinale horiek giza osasunean eragina izan dezaketen benetako arrisku bihurtzea ekiditeko. Halaber, EFSAk adierazi zuen beharrezkoa dela informazioa partekatzea. Horretarako, informazio iturrien (Elikagaien Segurtasunerako agentzia eta erakundeak, eta elikakatearen ikerketarako eta partaideen elkarteak) sareak osatu behar dira.

Hitzaldiaren bigarren zatian, berriz, nazioarteko adituen artean eztabaida saioak antolatu zituzten, honako lau alderdi nagusi hauei buruz: identifikatzeko metodoak, informazio-iturri estrategikoak eta datuak biltzeko estrategiak, Sor Litezkeen Arriskuen Europako Sarea osatzeko aukerak eta sor litezkeen arriskuen identifikazioan aldaketa faktoreak antzematea. Saio horietako ondorioak zientzia-txosten batean bilduko dira, eta 2011ko urtarrilean argitaratuko da txostena.

Hitzaldiko aurkezpenak

Sor litezkeen Arriskuen Sareak