Elikakate Kontrolatzeko Plan Nazionala eguneratzea 15/02/09
MAGRAMAk argitaratu du Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionalaren (2011-2015. PNCOCA) urteko eguneratzea (5. bertsioa). Lan hori plana gauzatzeko urte bakoitzaren amaieran egiten den berrikuspen, doitze eta eguneratzearen ondorio da.
PNCOCA 2011-2015 erreferentziazko agiria da, eta elikakatean zehar egiten diren kontrol-jarduerak deskribatzen ditu. Halaber, esparru sendoa, orekatua eta, neurri berean, malgua da, elikagaien eta pentsuen kontrol ofiziala egiteko, betebeharrei eta bermeei dagokienez.
Estatuko planak bi atal ditu:
- A atala, orokorra. Bertan izaera horizontaleko alderdiak zehazten dira: koordinazio-organoak, euskarri informatikoak, larrialdietarako planak, laborategietako baliabideak, langileen prestakuntza, ikuskapenak, urteko txostenak eta abar.
- B atala, berariazkoa. Atal honetan kontrol ofizialeko 27 programak zehazten dira. Horietatik 13 lehen sektoreari dagozkio (nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta elikagaien segurtasuna), 13 elikagai-establezimenduei eta 2 Kanpoko Merkataritzari.