EPIC-Soft: elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko metodologia berria – EFSA 2013
EBko elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko metodologia berria (EPIC-Soft) ezartzeko proiektuaren azken txostena argitaratu du EFSAk.
Proiektu honen helburu nagusiak honako hauek dira:
- EPIC-Soft metodologia gauzatzea.
- Metodologia hori probatu eta ebaluatzea (oraindik ere prestatze-aroan dago), eta inkesta nerabe, heldu eta zaharren artean probatzea. Proiektuaren fase hau 4 herrialdetan egin da (Hungaria, Finlandia, Bulgaria eta Portugal).
- Metodologiak behar dituen berrikuspenak planifikatu eta gauzatzea. EPICen (Minbiziari eta Nutrizioari buruzko Europako Ikerketa Prospektiboa) ikuspegi kalibratua erabiltzen da, Europako zenbait herrialdetako elikagaien maiztasun-galderen bidez lortutako dietetika-datuak erkatzeko.
Halaber, Minbiziari buruzko Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (IARC), gaia lantzen duten zentro nazionalekin lankidetzan, EPIC-SOFT izeneko sofwtarea (informatika-programa) sortu du. Dieta ebaluatzeko tresna da, elkarrizketetan oinarritutakoa eta ahalbidetu egiten duena inkesta egin aurreko egunean zehar kontsumitutako elikagai, errezeta eta osagarrien deskribapen zehatza eta kuantifikatua lortzea.
Probaren ondorio nagusietako bat da proiektuan esku hartu duten herrialdeetako datuen koordinatzaile eta administratzaileak pozik agertu direla EPIC-Soft metodologiarekin eta jarraibideekin. Gainera, elkarrizketatu gehienek gustuko izan dute aurrez aurreko EPIC-Soft metodoa, azken 24 orduetako dieta ebaluatzeko erabili dena (% 74 maila altuan edo oso altuan).