Aintzat hartuta “substantzia bat, ebaluazio bat” helburua, EFSAk eta ECHAk baterako posizio-dokumentu bat idatzi dute. Bertan, egungo egoera aztertu eta irtenbideak proposatzen dituzte agentzien arteko koordinazioa handiagoa izan dadin eta arrisku-ebaluazioen emaitzak hobeak izan daitezen.

 

Honako hauek dira egindako proposamenetako batzuk:

  • Koordinazio zentralerako mekanismo bat eratzea.
  • Agentzien artean zereginak hobeto koordinatu edo banatzea.
  • Eskuragarri dauden datuak formatu egituratu berean eskuratzea.

 

Gaur egun, substantzia kimiko beraren arrisku-ebaluazioak hainbat unetan egiten dituzte hainbat erakundek, hainbat erabileratarako; hori guztia, halaber, hainbat araudiri jarraikiz eta, maiz, hainbat datu erabiliz egiten da. Ondorioz, zereginak ikuskatu behar izateaz eta produktu kimikoen ebaluazioak eraginkorrak ez izateaz gain, batzuetan, ebaluazio horiek hainbat emaitza ematen dituzte, eta ziurgabetasuna sortzen dute arriskuak kudeatzean. Horixe gertatu da duela gutxi A bisfenolarekin eta ftalatoekin.

 

Argitaratu berri den dokumentu horren nahia da Batzordeak Europako Itun Berdean iragarritako iraunkortasunerako produktu kimikoen estrategian laguntzea; esparru juridikoa sinplifikatu eta indartzeko modua aztertzea; eta, EBko zientzia-agentzia eta ‑erakundeak hobeto baliatzeko modua aztertzea, “substantzia bat, ebaluazio bat” helbururantz aurrerapausoak emateko.